Perez Arregi plazako lanak lehiaketara aurkezteko deialdia zabaldu dute

Uztarria 2006ko mai. 17a, 17:05

Interesatuek udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dute dokumentazioa

Zaharberritze lanak egiteko 745.000 euroko aurrekontua dute

Azpeitiko Udalak, Perez Arregi plazan egingo diren lanetara aurkezteko deialdia zabaldu du. Horko lanak herriko alde zaharrean egin diren zaharberritze lanen bigarren fasearen barruan sartzen dira. Aurretik, Enparan kalean hasi zituzten zaharberritzeko lanak, eta horiek bukatu ondoren, Plaza Txikia berritu zuten.

Perez Arregin egin den proiektuak, 784.317,61 €-ko aurrekontua du. Lanetara aurkezteko deialdia astelehean (hilak 17) ireki zuten eta interesatuek deialdia ireki eta 26 eguneko epean aukeztu beharko dute beharrezko dokumentazioa udaletxeko erregistroan.