Mikel Aranburu, deialdian berriro

Uztarria 2006ko mai. 12a, 14:05

Abenduaren 4tik dago jokatu gabe, belauneko lesioengatik

Bihar (hilak 13) du partida Realak, Espanyolen kontra

Mikel Aranburu Realeko jokalariak gainditu du lesioa, eta berriz ere taldearen deialdian dago. Gaur jakinarazi du hori Joxe Mari Bakero entrenatzaileak; 19 jokalari sartu ditu deialdian eta haietako bat da Aranburu.

Realak bihar dauka partida, Espainiako Ligako azkeneko jardunaldikoa, Bartzelonan, Espanyolen kontra, 22:00etan.

Aranburu abenduaren 4tik dago jokatu gabe. Orduan Racing-Realan Oriolek sarrera gogorra egin zion eta belauna hautsi zuen azpeitiar jokalariak. Lesio larriak izan zituen (eskuin belaunean sei haustura zituela azaldu zuten medikuek. "Lotailuak gurutzatuta eta belauna atze, kanpo eta aurretik ukituta dauka"), baina uste baino hobeto eta azkarrago osatu da.