Uztarriaren maiatzeko aldizkaria kalean da

Uztarria 2006ko mai. 5a, 19:05

Hilabete honetako aldizkariko erreportaje nagusia Azpeitiko soziedadeen ingurukoa da

Beste gaiak: Maider Egigurenek bi urte eta erdi bete ditu preso, Manolo Etxaniz jendearen txoferra...

Kalean da Uztarriak argitaratzen duen aldizkariaren 73. zenbakia, eta herriko soziedadeen ingurukoa da errepotaje nagusia. Azpeitia soziedadez josita dago. Maiatzean irekiko dute beste bat. Eta udaran, 32.a. Bada zerbait. Tradizio handia dago, ezbairik gabe.

-Iritzia atalean: Jose Luis Otamendi, Koldo Aldalur, 0latz Prat, Jokin Uranga eta Maria Jesus Aranburu artikuluak irakurgai.

-Jendearen txoferra. Manolo Etxanizek 40 urte egingo ditu 2007an taxista. 1967an hasi zen. Zenbat istorio harrezkero, zenbaterainoko tratua jendearekin...

-Klik: Errapeetatik katilura. Juanita Gurrutxaga eta Joxe Albizu, ‘Arria’ baserrikoak dira, 200 ardi inguru dituzte eta Gurrutxaga da Azpeitiko azken esnezaleetakoa.

-Maider Egiguren. Maiatzean bi urte eta erdi bete dira Maider Egiguren atxilotu zutenetik. Gaur egun Texeiron (Galizia) dago preso, herritik 665 kilometrora

-Alec Reid Loiolan. Reid irlandar apaiza ezagun egin da Euskal Herrian, gatazkari konponbidea eman nahian dabilelako. Loiolan izan zen azaroan, bisita pribatuan

Horiek, eta beste hamaika kontu jorratu dira 73. zenbakian.

Uztarria jasotzeko zer egin?

Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du. Bide batez Urola Kostako Hitza egunkaria ere hasiko da jasotzen. Azpeitiko herri aldizkariak gaur egun 2.500 aleko tirada du.