Aranaga, Girora

Uztarria 2006ko mai. 2a, 21:05

Larunbatean hasiko da Italiako Itzulia

Joseba Albizu ez dago Euskaltel-Euskadikoen hautatuen artean

Larunbat honetan hasiko da Giroa, Belgikan, eta gaur joan dira hara Euskaltel-Euskadikoak. Hango ziklisten artean da Andoni Aranaga; ez Joseba Albizu.

Gorka Gerrikagoitia eta Xabier Carbaieda zuzendarien esanetara, Aranagaz gain, Roberto Laiseka, David Lopez, Beñat Albizuri, Koldo Fernandez de Larrea, Iker Flores, Markel Irizar, Antton Luengo eta Iban Mayoz ariko dira Italiako Itzulian.

Esan dutenez, "presiorik gabe" joan dira, "gero datozenei —Tourra zeharka aipatuz— presioa kentzeko asmoz".

Era berean, gaur jakin da Euskaltelek eta Euskadi Fundazioak beste bi urtez elkarrekin segituko dutela. Gutxienez, 2008. urte arteko akordioa itxi dute.