'Joxe Takolo Beka'-ra aurkezteko epea luzatu egin dute

Uztarria 2006ko api. 19a, 17:04

Parte hartzeko epea maiatzaren 31ra arte luzatu dute

Aurten diru kopurua igo egin dute antolatzaileek; 4.200 euroko da beka

Goi-mendizaletasunarekin lotutako proiektuak diruz laguntzen dituen 'Joxe Takolo Beka'-n parte hartzeko epea martxoaren 1etik 31ra bitartean zabaldu bazuten ere, maitzaren 31ra arte luzatzea erabaki dute antolatzaileek. Izan ere, orainarte ez baita proiekturik aurkeztu. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Mendi Federazioak eta Azpeitiko Udalak finantziatzen dute, eta aurten diru kopurua igo egin dute: 4.200 eurokoa izango da; aurreko aldietan baino 600 euro gehiagoko laguntza, hain zuzen ere.

2006ko Joxe Takolo Bekara aurkezteko aurten egin beharko da mendi proiektua, eta Euskal Herriko Mendizale Federazioko, mendi elkarte edo talderen bateko kideak izatea nahitaezkoa da.

Joxe Takolo Bekaren inguruko informazioa jasotzeko Azpeitiko udaletxera jo behar da. Eskaerak, berriz, Azpeitiko Udal Erregistroan aurkeztu behar dira.

Aurreko urteetako irabazleak

  • Pumori (2001)
    * Nanga Parbat (2002)
    * Elurretako Leopardoa (2003)
    * Trangoko dorreak eta Ametsak mugimenduan noraiƱo? 8c-aren kateraino (2004)
    * Euskal espedizioa Baintha Brakk 2005 (2005)