Azpeitikoak Gazte Olinpiadetako finalera

Uztarria 2006ko api. 4a, 20:04
Azpeitiko taldea, Ordizian, pasatu den igandean.

Pasai Donibaneko taldearekin batera Gipuzkoa ordezkatuko dute Gazte Topagunean

Pasatu den igandeko Gazte Olinpiadetako argazki bilduma hemen

Igandean, hilak 2, Ordizian ospatu ziren Gipuzkoako Gazte Olinpiadetan Azpeitiako taldeak finalerako txartela lortu zuen. 24 lagun joan ziren Azpeititik. Finala, apirilaren 15ean izango da, apirilaren 14tik 17ra bitartean Etxarrin (Nafarroa) egingo den Gazte Topagunearen baitan. Azpeitiako taldea ordea, ez da bakarrik arituko beste euskal lurraldeen kontra. Izan ere, Pasai Donibaneko taldearekin batera Gipuzkoa ordezkatuko dute Topagunean.

Asteazkean, 19:00etan Gazte Topaguneko aurkezpena egingo dute Gaztetxean. Bertan, sarrerez, izenemateaz... hitzegingo dute. Aurkezpenaz gain, pasatu den igandean Ordizian ospatu ziren jokoen bideoa ere botako dute.