Artetxe irabazle berriz ere Ikasberriko Rallysprintean

Uztarria 2006ko api. 2a, 18:04
Kotxe bat, proban.

Markinarrak 8 segundoko aldea atera zion Joseba Zapirain bigarrenari

Jendetza bildu zen

Santi Artetxe markinarrak (Peugeot 307 WRC) irabazi zuen atzo VII. Azpeitia-Ikasberri Rallysprintean. Iaz ere bera izan zen garailea.

Lehian 50 gidari aritu ziren Azpeitia, Errezil eta Bidegoian artean eta jendetza bildu zen. Aurten beherako ibilbidea izan dute, proba ikusgarriagoa egiteko asmoz.

Ramon Apalantza izan zen azkarrena lehenengo erlojupekoan (7'20''), baina bigarrenean autoarekin arazoak izan zituen eta rallya utzi zuen. Artetxe nagusitu zen bigarren erlojupekoan, 7'21'' denborarekin. Azkenean, Joseba Zapirainekiko (Seat Ibiza Kit Car) zuen aldea ondo gorde, eta garaipena lortu zuen.

Faboritoen artean, Joxe Labaka azpeitiarrak ezin izan zuen proba korritu, autoarekin arazoak izan zituelako.

Sailkapena:

.1-Santi Artetxe (22:13:09)
.2-Joseba Zapirain (22:21:16)
.3-Aitor Zubillaga (22:52:15)
.4-J.I.Edozia Lebeitia (23:07:11)
.5-Fernando Egozkue (23:22:18)
.6-Arkaitz Lotina (23:26:22)
.7-Aingeru Castro (23:38:09)
.8-Andoni Lopez (23:41:04)
.9-Oscar Marañon (24:15:02)
.10-Iñaki Segurola (24:17:07)