Udaberriko irudien ehiza

Urola Kostako Hitza 2006ko mar. 28a, 12:03

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta, apirilaren 2an Urola Bailareko XXIX. Argazki Rallyan ariko dira inguruko argazkilaritza zaletuak

Antolatzaileek sei gai emango dituzte egunean bertan, eta Azpeitia-Aizarnazabal-Zumaia-Azpeitia ibilbidean atera beharko dira argazkiak

Udaberria argazki ikusgarriak ateratzeko sasoi aproposa da. Argazkilaritzaren zaleek euren trebezia erakusteko aukera izango dute laster, izan ere, Azpeitiko Argazki Elkarteak Urola Bailareko XXIX. Argazki Rallya antolatu du apirilaren 2rako.

Sei gai emango dituzte jakitera rallyaren egunean, eta parte hartzaileek Azpeitia-Aizarnazabal-Zumaia-Azpeitia ibilbidean zehar atera beharko dituzte gaiekin zerikusia duten argazkiak. Egunean bertan eman behar da izena lehiaketan parte hartzeko, elkartearen egoitzan (Julian Elorza Hiribidearen 4.ean) 08:30etik 09:30era. Helduek 10 euro ordandu behar dute eta 16 urtetik beherakoek berriaz, 6 euro. Trukean, 36ko argazki filma eta hamaiketakorako txartela jasoko dute. Epaimahaiaren erabakia jakian ostean, argazki onenekin diapositiba emanaldia egingo dute, ondoren sari banaketa ekitaldia egingo dute, Urola Trenaren ikus-entzunezko gelan.

Sariak:

Nagusietan:
-1. Bilduma onenarentzat: 120 euro eta Azpeitiko Eskudela irabaziko ditu.
-2. Bilduma onenarentzat: 90 euro eta garaikurra.
-3. Bilduma onenarentzat: 60 euro eta garaikurra.

Sari bereziak:
-Rallyko Argazki onenari: garaikurra.
-Fototeka Argazki onenari: garaikurra.
-Herriko lehen sailkatu ez sarituari: garaikurra.

Gaztetxoetan:
16 urtez beherako hiru bilduma onenei: garaikur bana.