XIII. edizioan 1.133 lasterkari

Uztarria.eus 2006ko mar. 27a, 20:29

Azkoitia-Azpeitia XIII. Maratoi Erdia ospatu zen larunbatean (martxoaren 25ean). 1.133 lasterkarik parte hartu zuten Diego Garciaren omenezko lasterketan. Jared Asmeron eritrearra (01:03:03) izan zen gizonezkoetan garaile, emakumezkoetan berriz, Margaret Karie (01:14:08) nagusitu zen. Lasteketa hasi aurretik, XIII. edizio honetan, Xabin Aranaga eta Alberto Juzdado korrikalariak omendu zituen antolakuntzak.