800 lagunetik gora eman dute izena Maratoi Erdian

Uztarria 2006ko mar. 22a, 10:03

Antolatzaileek mila parte hartzailetik gora espero dituzte larunbatean irteeran

Internet bidez izena emateko aukera gaur (osteguna) iluntzean bukatuko da

Larunbatean, martxoaren 25ean, izango den XIII. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiko parte hartzea orain arteko markak hausteko bidean da. Dagoeneko 800 kirolarik eman dute izena proban irtetzeko. Antolatzaileek mila lastekaritik gora espero dituzte. "Azken unean jende ugarik ematen du izena; eguraldiak ere parte hartzea baldintza dezake. Aurtengoan Internetez jende asko ari da izena ematen. Gure aurreikuspenen arabera mila parte hartzailetik gora izengo dira lasterketan", dio antolatzaileetako batek.

Gaur (osteguna) iluntzean bukatuko da Internet bidez izena emateko epea. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zarauzko dendetan izena emateko epea, berriz, asteazkenean bukatu zen. Telefono bidez, larunbatean 14:00ak arte eman daiteke izena. Egunean bertan ere, 14:30etik 16:15era, Azkoitiko udaletxe azpian eman ahal izango da izena.

Lasterkari ezagunen zerrenda:

Gizonezkoak:
-William Todoo Rotich, 01:00:12.
-Matthew Sugei Kipkorer, 01:01:23.
-Willson Chebet, 01:02:08.
-Stephen Biwot, 01:02:27.
-Rayet Afmerem, 01:02:41.
-Javier Cortes, 01:02:02.
-Kamel Ziani, 01:02:26.
-Alejandro Gomez, 01:01:36.
-Oscar Fernandez, 01:02:22.
-Alberto Juzdado, 01:01:10.

Emakumezkoak:
-Margaret Karie, 01:09:24.
-Dolores Pulido, 01:09:36.
-Teresa Pulido, 01:13:04.
-Marta Fernandez.
-Sara Valderas.
-Itziar Urdangarin.
-Beatriz Ros Blanco.

Azpeitiko atleten artean IƱaki Zubizarreta izango da haietako bat, eta Urola Kostako Hitza egunkarian elkarrizketa egin diote: "Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia polita da, jende asko egoten baita animatzen".

Aurreko urteetako sailkapenak:

-2005. urtekoa
-2004. urtekoa
-2002. urtekoa

Autobus geltokietan aldaketak

Larunbatean probak irauten duen bitartean autobus geltokietan aldaketak izango dira. Antolatzaileek Uztarriari jakinarazi diotenez hauxek dira aldaketak izango dituzten geltokiak:
- Igerilekuko Geltokia: 15:00etatik 19:00etara autobisik ez da pasatuko geltoki horretatik. Geltokia suhiltzaileen parte aurrera aldatuko da.
- Anbulategiko Geltokia: 15:00etatik 19:00etara ez da autobusik pasatuko geltokitik.
- Tren Museoko Geltokia: 15:00etatik 19:00etara ez da autobusik pasako geltokitik. Autobusa saihesbidean geldituko da, oinezko zubi parean.
- Julian Elorzako Geltokia: 15:00etatik 19:00etara. Ez da autobusik pasatuko geltoki horretatik. Autobusa saihesbidean geldituko da, oinezko zubi parean.