Trikiti Jaialdian Jose Mari Iriondo omenduko dute

Uztarria 2006ko mar. 14a, 16:03

Herri Irratian lanean ibili zenean "trikiti munduari emandako bultzadagatik" omenduko dute kazetari azpeitiarra

Jaialdia igandean izango da, 19:00etan Azpeitiko kiroldegian izango da (Berria)

San Jose egunean, martxoaren 19an, 19:00etan Azpeitiko kiroldegian ospatuko den Trikiti Jaialdian Jose Mari Iriondo kazetari azpeitiarra omenduko du EITBk. Aurtengoarekin, hamabost urte beteko dira San Jose eguneko Trikiti eguna martxan jarri zutela.

Jaialdiaren berri emateko atzo, astelehena, eman zuten prentsaurrekoan Joxe Mari Otermin EITBko Programazioen zuzendariak zera esan zuen: "Seguru asko trikiti munduak inoiz izan duen bultzada handiena Joxe Mari Iriondok Loiola Irratian egindako saioetan egin da".

1961ean hasi zen Iriondo Loiola Irratian. 1962ko martxotik aurrera trikitilarien sariketa antolatu zuen. "Sakabi eta EgaƱazpi izan ziren lehenak parte hartzen, haiek etorri ziren-eta haien buruak eskaintzen". Urte horietan egindako grabaketak "nahiko omenaldi" direla uste du kazetari azpeitiarrak. "Orduan asko gozatu nuen, eta nahiko gogorra egiten zait omenaldiaren kontua; zahartzaroaren meritua izango da".

Jaialdian, besteak beste, Laja eta Landakanda, Astiazaran anaiak eta Juan Mari Beltran, Agurtzane eta Jon Elustondo, Zabale-LarraƱaga-Berastegi hirukoa, Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza ariko dira soinu txikiarekin. Soinu handiarekin, berriz, Joxean Goikoetxea eta Idoia Laburu arituko dira. Gainera, Segurako dantza txapelketako irabazleek, Jon Ander eta Edurne Azpitarte azkoitiarrek, erakustaldia egingo dute.