uztarria.com-en taldeen blogak martxan

Uztarria 2006ko mar. 13a, 10:03

Gaztetxea, Xeye Atletismo taldea, Areto futbol taldea eta Azkoitiko Matadeixe hasi dira

Uztarriaren asmoa, talde gehiago biltzea da

Blogen atalean beste pauso bat emanez, taldeen blogak martxan jarri ditu uztarria.com-ek. Lau taldek hartu dute erronka berria: Xeye Atletismo taldeak eta Areto futbol taldeak eta Azkoitiko Matadeixek, Azpeitiko Gaztetxeak (Uztarria Kultur Koordinakundearen sorreran parte hartu zuen Matadeixek). Uztarriaren asmoa, talde gehiago lortzea da; harremanetan gaude hainbatekin.

Iazko urrian hasi zen uztarria.com blogekin. Orduan esan genuen Azpeitiko blog komunitatea handitzeko asmoa genuela, eta denbora honetan hori egin dugu. Orain arte blog pertsonalak, argazki-blogak eta komiki-bloga zeuden, eta hemendik aurrera taldeena ere bai.

Multzoa zabaltzea da gure asmoa, edozeini emanez aukera bere bloga izateko (eskatzen duenari). Ikastaro labur baten ondoren, erabiltzailea gai da nahi duenean nahi duena publikatzeko bere helbidean.

Modu honetan, iritzi atala indartu, parte-hartzea sustatu (irakurleek bloglarien iritziak komentatzeko aukera dute) eta egile berrien bila jo nahi dugu.

-Uztarria.com-eko blogak:

Blog pertsonalak

-Txetxu Urbieta.
-Xabier Alday / Xabier Gantzarain . Txandaka idatziko dute.
-Ainhoa Odriozola.
-Estitxu Elduaien.
-"Begoña Elias":http://www.uztarria.com/blogak/bego.
-Iosu Badiola.
-Alaitz Olaizola.

Fotoblogak
-Juan Joxe Agirre.
-"Leire Larrañaga":http://www.uztarria.com/blogak/leire.

Komikibloga
-Andoni Salegi.

Horiez gain, Di-da

Di-da atala
Di-da! albistegian tokirik ez duten edo horrako pisurik ez duten albiste txikiagoen tartea da.

Idazteko baldintzak

Lau baldintza baino ez ditugu atal honetan (uztarria.com-eko beste ataletan daudenak, oro har):
- Ahal dela, batez ere Azpeitiko kontuez aritu behar du: herrikoez bertakoez, herriarekin zerikusia duten kontuez, gai orokorrak herrira ekarrita...
- Errespetuan idatzi behar du: irainik ez...
- Euskaraz idatzi behar du.
- Blogaren egileak (norbanakoak edo elkarteak) ezin du anonimo bezala sinatu.

Horiez gain, garrantzitsua da ahal dela sarri idaztea iritziak, atalak dinamismoa izatearren.

Iritzien erantzunetan, berriz, uztarria.com-eko arau beraiek daude.