Enparan aurrean zaborrontziei su eman diete

Uztarria 2006ko mar. 9a, 19:03
Enparan aurrean suhiltzaileak, sua itzaltzen.

Sutea 18:30ak aldera piztu dute, eta Ertzaintza eta suhiltzaileak ari dira une honetan itzaltzen

Juan XXIII.a auzoan, Enparan aurrean, zaborrontziei su eman diete 18:30ak inguruan, eta sutearen ondorioz, trafiko arazoak sortu dira gune horretan. Izan ere, zaborrontziak errepidera atera dituzte, bidea itxiz.

Suteagatik ke handia zabaldu da, eta Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak ere joan dira sutearen lekura.