Epaitegi inguruak itxi dituzte, motxila bat dagoelako

Uztarria 2006ko mar. 8a, 16:03
Ertzaintzak epaitegiaren inguruak itxita ditu.

15:00etan Ertzaintzaren egoitzara deitu dute epaitegi alboan motxila gorri bat dagoela esateko

Ertzaintzaren unitate bereziaren zain daude, motxilan zer dagoen begiratzeko

Azken albistea (17:50): Ertzaintzak Uztarriari jakinarazi dionez, "alarma faltsua" izan da eta dagoeneko ireki dituzte epaitegi inguruko bideak

Arratsaldeko hiruretan norbaitek Ertzaintzara deitu du, epaitegi alboko zuhaitz batean motxila bat dagoela oharraraziz. Hori dela eta, Ertzaintza eta Azpeitiko Udaltzaingoa gerturatu dira eta epaitegi ingurua itxi egin dute. Ondorioz, Sanjuandegiko biribilgunetik Euskal Herria kalera ezin da sartu.

Orain Ertzaintzaren unitate bereziaren zain daude, motxilan zer dagoen begiratzeko.

Azken albistea (17:50): Talde berezietako ertzainek aztertu dute motxila, eta barruan ez zegoen lehergailurik. Ertzaintzak Uztarriari jakinarazi dionez, "alarma faltsua" izan da. Dagoeneko kendu dute hesia, eta inguruko bide guztiak libre daude.