Uztarria.com aztergai kazetaritza digitalari buruzko kongresuan

Uztarria 2006ko mar. 2a, 17:03
Kongresuko liburua

Huescan (Aragoi) kazetaritza digitalaren gaineko VII. kongresua egiten ari dira

Harako lan bat egin du Ainara Larrondok, uztarria.com gaitzat hartuta

Kazetaritza digitalaren gaineko VII. kongresua, gaur eta bihar (matxoak 2 eta 3) ari dira ospatzen. Kongresua aurkezpen, hitzaldi, ponentzia eta mahainguruz osatuta egongo da.

Baina, kongresuaren harira, liburu bat ere argitaratu dute, jasotako proposamen desberdinetatik batzuk aukeratuta: Analisis y propuestas en torno al periodismo digital da liburuaren izenburua.

Aukeratutako azterketa hoietako bat da Ainara Larrondok egindakoa. Un lugar para el periodismo ciudadano en los cibermedios vascos: el caso de uztarria.com.

Beste lan batean, Jose LarraƱaga irakaslean Vilaweb, Vieiros eta Goiena.net-en kasuak aztertzen ditu.

Lan hau eta liburu guztia irakurtzeko aukera daukazue kongresuaren webgunean bertan. Pdf formatuan dago liburua (pdf, 6,8Mb)

Uztarria.com-i buruz

Ainara Larrondok, besteak beste, honakoak esaten ditu bere lanaren ondorioetan:

  • Euskarazko kazetaritzaren ezaugarrietako bat komunikabide lokalena da. Eta hauetatik, gehienak, eman dute sarerako urratsa.
  • Bide horretan, "herri aldizkariek" zabaldutako bideak aukera ugari eskaintzen ditu. Eta, bide horretan, paperezko produktuetatik aldendu eta bide propioa egiteko esperientziak bultzatu behar dira.
  • Horretan ari da uztarria.com. Eduki originalak eskaintzeaz gain, sarea den ingurune berrira egokitu da.
  • Uztarria.com bihurtu da "herri kazetaritza-ren" adibide esanguratsuenetako bat.

Lotura batzuk