Masajista zerbitzua jarri dute kiroldegian

Urola Kostako Hitza 2006ko mar. 2a, 14:03

Idoia Aramendi izango da masajista (Urola Kostako Hitza)

Udal kiroldegian masajista zerbitzua jarri dute martxan. Idoia Aramendi izango da masajista eta honek kiromasajea, drenai-linfatikoa eta digitopuntura teknikak erabiliko ditu.

Masajista, astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00-etatik 13:00etara eta astezkenetan 16:30etik 20:30era egongo da. Udal Kirol Patronatuko bazkide direnek 25 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 35 euro. Txanda hartzeko kiroldegira deitu behar da.