Urraki itxi egin dute, elurragatik

Uztarria 2006ko ots. 21a, 20:02

Orain dela gutxi itxi dute, era guztietako ibilgailuentzat

Azken ordua (otsailak 22, 17:35): Urrakiko mendatea irekita dago. Bertatik igaro behar duten ibilgailuentzat elurrak ez du oztoporik eragiten.

Eguraldi txarra iritsi da Euskal Herrira, elurra gero eta beherago ari du, eta duela gutxi Urraki mendatea itxi egin behar izan dute, elurragatik.

Ertzaintzak Uztarriari esan dionez, Urrakin "ederki" ari da elurra botatzen eta era guztietako ibilgailuentzat itxi beharrean izan dira.

Azken ordua (otsailak 22,17:35): Urrakiko mendatea irekita dago. Ertzaintzak Uztarriari adierazi dionez, bertatik igaro behar duten ibilgailuentzat elurrak ez du oztoporik eragiten.