'Hedabideak eta emakumea' tailerra antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2006ko ots. 14a, 17:02

Tailerraz gain, Las mujeres de verdad tienen curvas antzerki emanaldia ere antolatu dute

Martxoaren 2ra arte egongo da zabalik tailerrean izena emateko epea (Urola Kostako Hitza)

Martxoak 8 dela-eta, Udaleko Gizartekintza Batzordeak bi ekitaldi antolatu ditu Kulturako Batzordearekin elkarlanean. Bat, Emakumeak Komunikabideetan izenburuko tailerra da, eta bestea, Las mujeres de verdad tienen curvas antzerki emanaldia. Martxoaren 18an izango da antzerkia Izarraitz pilotalekuan. Dagoeneko tailerrean izena emateko epea zabaldu dute, eta martxoaren 2ra arte egongo da zabalik.

Tailerra Emakin Elkarteak emango du martxoaren 6an, 13an eta 20an, 15:15etik 17:15era, Aitonena Iean. Landuko diren gaiak hauek dira: Komunikabideak sexistak al dira?, Emakumeak notizia al gara? eta Publizitate sexista.