'Joxe Takolo Beka' aurten 4.200 eurokoa izango da

Urola Kostako Hitza 2006ko ots. 13a, 15:02

'Joxe Takolo Beka'-n parte hartzeko epea martxoaren 1etik 31era bitartean izango da

Beka honen inguruko informazioa jasotzeko Azpeitiko udaletxera jo behar da (Urola Kostako Hitza)

Goi-mendizaletasunarekin lotutako proiektuak diruz laguntzen dituen Joxe Takolo Beka-n parte hartzeko epea martxoaren 1etik 31 bitartean zabalduko dute. Aurten diru kopurua igo egin du Azpeitiko Udalak: 4.200 eurokoa izango da; aurreko aldietan baino 600 euro gehiagoko laguntza, hain zuzen ere.

2006ko Joxe Takolo Beka-ra aurkezteko aurten egin beharko da mendi proiektua, eta Euskal Herriko Mendizale Federazioko, mendi elkarte edo talderen bateko kideak izan beharko dute.

Joxe Takolo Beka-ren inguruko informazioa jasotzeko Azpeitiko udaletxera jo behar da.

Aurreko urteetako Joxe Takolo Beka-ren irabazleak

-Pumori (2001)
-Nanga Parbat (2002)
-Elurretako Leopardoa (2003)
-Trangoko dorreak eta Ametsak mugimenduan noraiƱo? 8c-aren kateraino (2004)
-Euskal espedizioa Baintha Brakk 2005 (2005)