Zapo Txokotik eskiatzera irteera antolatu dute

Uztarria 2006ko ots. 8a, 14:02

Irteera otsailaren 18an izango da eta Gouretteko eski estaziora joango dira

Egunpasa hau, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako da

Zapo Txoko Gaztelekutik irteera antolatu dute Gouretteko eski estaziora otsailaren 18rako. Irteera, 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako da. Egun osoko irteera izango da, eta beraz, 05:00etan Zapo Txokotik irtengo dira.

Joan nahi duenak Zapo Txokon eman beharko du izena. Eskiatzeko materiala etxetik eramanez gero 26 euro ordaindu behar da. Bertan eskiak alokatzeak, berriz, 28 euro balio ditu eta snowak 38 euro. Gehienez 50 gaztek eman dezakete izena. Haiekin batera zazpi hezitzaile joango dira. Pasaportea edota NANa eta gurasoen baimena eramatea derrigorrezkoak dira.