Kultur taldeek diru laguntzak eskatzeko epea ireki dute

Urola Kostako Hitza 2006ko ots. 7a, 11:02

Martxoaren 10a arte kultur taldeek dirulaguntza eskatu dezakete udaletxean (Urola Kostako Hitza)

Herriko kultur talde eta elkarteek aurtengo diru laguntzak eskatzeko epea ireki du Udaleko Kultura Batzordeak. Epea hilaren 1ean zabaldu zuten, eta martxoaren 10a arte eskaera egiteko aukera egongo da.

Diru laguntza eskaera egiteko orduan taldearen datuak, taldeko partaideen izen-abizenak, helburuak, urteko plangintza eta aurrekontua eta 2005ean Udaletik jasotako diru laguntza eta hau zertan erabili den azaltzen duen txostena aukeztu behar dira udaletxean.

Udaleko Kultura Batzordeak, taldeak diruz laguntzeko erabiliko dituen irizpideak honakoak dira: "Urtean zehar herriarentzako egindako ekitaldiak, herriarekiko lortzen duten partaidetza, taldearen funtzionamendua urtean zehar, taldearen urteko programazioa, beste erakundeetatik jasotzen dituen laguntzak, autofinantziazioa...". Informazio gehiago jasotzeko, 943 157068 telefono zenbakira deitu behar da.