Martxoaren 8rako kartel lehiaketa

Urola Kostako Emakume Feministak 2006ko ots. 10a, 19:02

Otsailaren 17an bukatuko da epea

Urola Kostako Emakume Feministen Koordinakundeak antolatu du

Urtero bezala, Urola Kostako Emakume Feministen Koordinakundeak kartel lehiaketa antolatu dugu martxoak 8 dela eta.

Gaia eta estiloa: librea.
Neurria: A3.
Koloreak: Bi (zuriaz gain).
Gaia: emakumeon eskubideak.
Leloa: garrantzia izango du.
Saria: 200 euro.
Bidali kartela: datu pertsonalak, kartazal barruan; leloa, kartazal gainean.
Helbidea: Urola Kostako Emakume Feministak; 139 posta kodea, 20720 Azkoitia.
Epea: otsailak 17 (ostirala).