Ikasberri Azpeitiko Ikastola larunbatean ibiliko da Santaeskean

Uztarria 2006ko ots. 3a, 16:02

Egun guztian zehar ibiliko dira Santa Eskean Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoak

Ikasberri Azpeitiko Ikastola, bihar, Santa Ageda bezpera, egun guztian zehar ibiliko da santaeskean. Goizeko saioan ikasleak baserriz baserri ibiliko dira. 11:30ean elkartu eta aterako dira Ikastolatik.

Arratsaldean 18:00etatik 20:00etara Etxezuritik Sanjuandegira bitartean ibiliko dira eskean. Haiekin batera Joxe Agirre eta Anjel Larrañaga bertsolariak ibiliko dira. Eta trikitilari hauek izango dituzte laguntzaile: Irantzun Larrañaga, Oihan Otaegi, Irati Sorazu, Beñat Urbistondo eta Ainhoa Mendizabal. Trikitilari hauek izango dira goizean ere lanean.

20:30ean, Bertso Afaria izango da. Afaria Aitonenan izango da. Helduak 15 euro eta haurrak 10 euro ordaindu beharko dute afaria.