Plazako kioskoa "egoera txarrean" dago

Urola Kostako Hitza 2006ko urt. 18a, 16:01

"Jendearen pisua edo zama" ezin duela jasan oharrarazi nahi izan du Udalak (Urola Kostako Hitza)

Sansebastian bezperan, helduen danborrada ari denean, plazako kioskora jendea igotzen dela-eta ohar bat atera zuen atzo (hilak 17) Udalak, kioskoa "egoera txarrean" dagoela adieraziz. Honela dio oharrak: "Azpeitiko Udalak herritar guztioi jakinarazi nahi dizue Enparantza Nagusian dagoen kioskoa egoera txarrean dagoela eta pertsonen zama edo pisua ezin duela jasan, beraz, ohar hau kontuan ez hartzearen ondorioz gerta litezkeen kalteez Udalak ez du erantzukizunik izango".

Bestetik, Azpeitiko danborrada diskoa erosi daitekeela jakinarazi zuen atzo Udalak. "Hilaren 7an aurkeztu zen diskoa eta orduan erosteko aukera eduki zuten bertara joan zirenek. Baina orain sansebastianak gainean ditugula diskoa nahi dutenek erosgai dutela jakinarazi nahi dugu", diote. Diskoa 15 eutoran jarri dute salgai eta honako tokietan eros daiteke: Eguzkitza, Ametsa, Juantxo Txiki, Pastorkua eta Iraurgi Saskibaloia tabernetan. Orain arte Azpeitiko danborrada diskoaren ale "asko" saldu direla esan du Udalak.