Haurren talde berria prest da

Urola Kostako Hitza 2006ko urt. 16a, 15:01
Hau izango da Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraikoek San Sebastian egunez haurren daborradan aterako duten talde berriaren janzkera; bizkaitarren tertzioena da.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik bizkaitarren tertzioen taldea aterako du (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik San Sebastian eguneko haurren danborradan aterako duen talde berria Bizkaitarren tertzioena izango da. Ostiralean, urtarrilaren 13an, aurkeztu zuten talde berriaren janzkera.

"Hiru lerroko ikastola gara, hau da maila bakoitzean hiru gela ditugu, horregatik haurren danborradan hirugarren talde bat edukitzeko ametsa genuen eta aurten egi bihurtuko da", diote.

Hirugarren taldea ateratzeko asmoa zuten, baina horretarako aurrena Udalaren oniritzia jaso behar zuten; Udalak jantziak egiteko diru laguntza ematen baitu. "Behin Udalaren oniritzia jasota talde berria osatzeko lanean hasi ginen. Guraso Elkartekoek, Batzordeak eta beste hainbat lagunek egin dute lan,dokumentazioa biltzen, aurrekontua egiten...". Jantziak Donostian egin dituzte eta danborrak, berriz, Tolosan. "Besteetan herrian bertan egin ditugu, baina ikasturte hasieran hasi ginen talde berria osatzeko lanean eta denborarik ez zigun ematen, azkenean herritik kanpo jo behar izan dugu".

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen hiru konpainietan, 4., 5. eta 6. mailako ikasleek irtengo dute. Guztira 135 ikasle aterako dira. Talde berriarekin aurten 11 talde aterako dira haurren danborradan.