Asteazkenean hasiko dira danborradako entseguak

Uztarria 2006ko urt. 9a, 13:01
Iazko haurren entseguetan aterako argazkia. Aurten haurren danborradan talde berri bat izango da.

Helduenak, Izarraitz pilotalekuan izango dira, 11, 12, 17 eta 18an, 21:00etan

Umeen entseguak, aldiz, Azoka Plazan, ohi bezala, eta 13, 16, 17 eta 18an, 16:00etan

Aurtengo sansebastianetako danborradarako entseguak asteazkenean, urtarrilaren 11n, hasiko dira. Helduen entseguak aurreko urteetan Azoka Plazan egin izan dituzte, baina aurten Izarraitz pilotalekuan bilduko dira, 21:00etan hasita. Eta urte berriarekin martxan jarri den legeren arabera, ezingo da erre pilotalekuan. Gaztetxoenek urtarrilaren 13an egingo dute lehenengo entsegua 16:00etan, Azoka Plazan.

Helduen entseguak

Danborradako taldeak. Urtarrilaren 11, 12, 17 eta 18an. Izarraitz pilotalekuan, 21:00etan.

Taldeetako zuzendariak. Urtarrilaren 11, 12, 17 eta 18an. Musika Bandaren akademian (Aitonena I eraikinean), 20:00etan, Jose Luis Frantzesenarekin entseatuko dute.

Haurren entseguak

Danborradako taldeak. Urtarrilaren 13, 16, 17 eta 18an, urtero bezala, Azoka Plazan, 16:00etan.

Taldeetako zuzendariak. Urtarrilaren 13, 16, 17 eta 18an Jose Luis Frantzesenarekin entseatuko dute haurren taldeetako zuzendariek, Musika Bandaren akademian, 15:15ean.