Euskal presoen aldeko manifestazio nazionalerako autobusa

Askatasuna 2006ko urt. 5a, 18:01

Larunbatean izango da, Bilbon, 17:00etan hasita, dagozkien eskubideen jabe lelopean. Autobuserako, Orkatzen izena eman.

Manifestazioa Ibaetako dokumentua sinatu duten taldeek deitua da; 700 atxikimendu baino gehiago ditu

Urtarrilaren 7an, larunbatean, 17:00etan Bilboko kaleetan euskal presoen aldeko manifestazio nazionala burutuko da. Autobusa antolatuko da eta horretarako Orkatz tabernan izena eman beharko da.

Bere lema Dagozkien eskubideen jabe izango da.

  • Tratu duin eta begirunezkoa jasotzeko Eskubidea
    * Osasun Eskubidea
    * Komunikazio Eskubidea
    * Hizkuntz Eskubidea
    * Hezkuntza Eskubidea
    * Ama eta aitatasuna eskubidea
    * Askatasunerako eskubidea
    * Euskal Herrian eta bizitzeko eskubidea

Manifestazio hau alor ezberdineko talde eta eragile sozialek denen artean adostutako Ibaetako manifestua sinatu ondoren dator. Gainera manifestu honek 700 atxikimendu inguru izan ditu. Azpeitian hauek izan dira sinatu dutenak:

Mikel Aranburu(futbol jokalaria)

Mikel Labaka(futbol jokalaria)

Asier Oiarzabal(Ironman-eko parteartzailea)

Koldo Aldalur(kazetaria)

Iñaki Bergara(aktorea)

Jexux Mari Errazu(mendigoizalea)

Ibon Azkune(mendigoizalea)

Gorka Karapeto(eskalatzailea)

Leire Agirre(eskalatzailea)

Imanol Badiola(erremonte jokalaria)

Pello Aizpuru(erremonte jokalaria)

Ion Etxeberria(erremonte jokalaria)

Urko Etxeberria(erremonte jokalaria)

Matxin III(erremonte jokalaria)

Matxin IV(erremonte jokalaria)

Igo Agirrezabala(erremonte jokalaria)

Andoni Aranaga(txirrindularia)

Kepa Peñagarikano(pilotaria)

Jokin Uranga(bertsolaria)

Sebastian Lizaso(bertsolaria)

Beñat Lizaso(bertsolaria)

Imanol Lazkano(bertsolaria)

Joxe Luis Gorrotxategi(bertsolaria)

‘Loidisaletxe’(bertsolaria)

Laxaro Azkune(kazetaria eta bertso gai-jartzailea)

Jose Luis Otamendi(idazlea)

Pako Aristi(idazlea)

Xabier Aldai(idazlea)

DJ Ulea(musikaria)

Urrestilako musika taldeak

Triku Elkarteko musikariak

‘Nazkau ez’ musika taldea

Erniarraitz bertsozale elkartea

Presoen eskubideak ez daude egoera politikoaren arabera. Eskubideak beti dira eskubide eta beti errespetatuak izan behar dira. Eta baita ere Nafarroako eta EAEko gobernuen inplikazioa eskatzen dugu eta herri mailan talde ezberdinen eta bereziki udaletxearena.

ESKUBIDEAK BERMATZEKO, KONPONBIDEA SUSTATZEKO EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA ESTATUS POLITIKOA ORAIN!