Iritsi da elurra herrira

uztarria 2005ko abe. 28a, 12:12

Goizean hasi da baina, oraingoz, inguruko errepidetan ez dago arazorik

Gaur goizean, abenduak 28, hasi da elurra Azpeitia inguruetan. Inguruko errepideak ere ari dira elurtzen, baina, oraingoz, errepideak irekita daude eta ez da katerik behar Urrakin, ezta Azkaraten ere.

Errepideen egoera dela eta, Herrizaingo sailak kontuz gidatzeko gomendatu du. Oraingoz, Azpeitia inguruko errepideetan arazorik ez dagoela ere esan diote Uztarriari. Baina kateak kotxean izatea eta arduraz gidatzeko gomendioa egiten du.

Herrizaingo sailak telefono zenbaki hau jarri du martxan errepideen egoeraren berri emateko: 902 11 20 88