Uztarrian ez da bertso finalerako sarrerarik gelditzen

Uztarria 2005ko abe. 12a, 18:12

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, BEC-en, 12.000 lagunentzat izango da lekua; sarrera guztiak agortu dira

Uztarriak finaleko 250 sarrera saldu ditu

Igandean, abenduaren 18an, BEC-en ospatuko den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak agortu dira; 12.000 sarrera. Orain arte taberna eta elkarte ezberdinetan eros zitezkeen sarrerak; Azpeitian, besteak beste, Uztarriaren egoitzan egon dira salgai.

Uztarriak 250 sarrera, 100 bazkari eta autobuseko 95 txartel saldu ditu.

Finala, igandean, abenduaren 18an, izango da eta bertan Andoni EgaƱa, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina lehiatuko dira bertsotan.

Igandeko finalari begira Uztarriak bertso porra antolatu du. Porran zortzi bertsolari horietatik lehenengo bostak ordenean zein izango diren asmatu behar da.