'Oparitu euskaraz' katalogoa banatuko dute

Urola Kostako Hitza 2005ko aza. 24a, 12:11

Kataloa, 6 eta 16 urte arteko haur eta gazteentzako da

Bertan, euskarazko 269 produktu agertzen dira (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko Udal Euskara Patronatoak Oparitu euskaraz katalogoa banatuko du herriko etxe guztietan; 5.000 ale dira denera. Aurten aurrenekoz Euskal Herri osoan banatuko dute Oparitu euskaraz katalogoa. Hiru dira katalogoaren helburuak: "Aisialdiari garrantzia ematea, euskarazko produktuak ezagutzera ematea eta merkatua dinamizatzea".

Oparitu euskaraz katalogoan 6 eta 16 urte arteko haur eta gazteentzako 269 produktu azaltzen dira sei ataletan: musika, filmak, aldizkariak, liburuak, informatika eta jostailu eta jokoak. Katalogoko produktuen berri zehatzagoa jasotzeko Euskara Patronatora edota Udaleko Gazteria sailera jo daiteke, baita www.katalogoa.org webgunera ere.

Katalogoa atzo, azaroaren 23an, aurkeztu zuten Udaleko Euskara eta Hezkuntza eta Gazteria sailekoek. Nerea OrbaƱanos Gazteriako teknikariaren esanetan, katalogoa "aberatsa" da. Jolasak erosteko orduan kontuan hartu beharrekoak aipatu zituen: "Jolasek izugarrizko garrantzia dute haurrarengan. Jostailuak jolaserako tresna dira, eta opari bat dira, ez inposaketa bat. Garrantzitsua da haurraren beraren gustuen berri izatea opariak egin aurretik, eta aukeraketan haurrak ere parte hartzea".