Gotzon Garateren hitzaldia izango da bihar

Uztarria 2005ko aza. 22a, 18:11
Gotzon Garate. Argazkia:

Urteetan zehar euskal atsotitzen inguruan egin duen ikerketari buruz hitz egingo du Garatek

Hitzaldia, 20:00etan, asteazkenean, izango da Sindikatu Zaharrean

Uztarria Kultur koordinadorak gonbidatuta bihar, azaroaren 23an, asteazkenean, 20:00etan Sindikatu Zaharrean izango da hitzaldia. Bertan Garate, euskal atsotitzei buruz arituko da hitz egiten.

Elgoibarko idazlea, 1967tik zazpi euskal probintzietako 23 baserritan euskara ikertzen dabil, Azpeitian bertan ere bai, eta ikerketa hauen emaitza da 14.458 euskal atsotitz elkartzen dituen bilduma (1998).

Garatek hainbat lan kaleratu ditu, horien artean, New Yorkeko kronika beltza eta beste kontu periferiko batzuk 2004an argitaratua, eta Goizuetako ezkongaiak. Marxismoa, literatura eta hizkuntzalaritzaren inguruko beste lan batzuk ere argitaratu ditu Gotzon Garatek.