Pertsona bat larri zauritu da, Ezkuztako gasolindegi aurrean izandako istripuan

Uztarria 2005ko aza. 10a, 13:11
Istripua gertatu den lekua (Argazkia: Urola Kostako Hitzatik hartua).

Auto batek gasolindegitik irtendakoan kamioi bat jo du, eta ondoren beste kamioi baten azpira joan da

Bidea ez da moztu eta gasolindegi barrutik ari dira bideratzen trafikoa

Ezkuztako gasolindegi aurrean istripua izan da 12:15ean. Gasolindegitik irten berri zen Peugeot 205 batek kamioi bat jo du, eta ondoren beste norabidetik zetorren kamio baten kontra joan da. Autoko gidaria larri zauritu da. Istripura gerturatutako suhiltzaileek autotik atera behar izan dute. Gidaria bakarrik zihoan autoan eta anbulatzian eraman dute. Peugeot 205a kolore zurikoa da eta Gasteizko matrikula du.

Trafikoa ez da moztu, eta une honetan Ertzaintza gasolindegi barrutik ari da bideratzen, baina auto ilarak daude pare horretan.