Larunbatean Errebalean sanmartinak ospatuko dira

Urola Kostako Hitza 2005ko aza. 9a, 15:11

Azken urteetan ohi bezala, sokamuturra izango da Errebalean, 16:30ean (Urola Kostako Hitza)

Bustinzuriko Errebalean larunbatean, azaroaren 12an, San Martin jaiak ospatuko dituzte. Goizeko 11:00etan ekingo diete festari Izarraitz Txistulari Taldekoen goiz eresiarekin.

Arratsaldean, 15:30etik aurrera umeentzako jolasak egongo dira Errebalean eta ondoren txokolate-jana egingo dute. Haurren jolasen ondoren, azken urteetan bezalaxe sokamuturra izango da. 16:30ean aterako dute aurreneko zezena.

Ondoren, 19:30ean errebaldarrek meza egingo dute Soreasuko Sebastian donearen parrokian. 20:30ean, Txokoa jatetxean elkartuko dira afaltzeko. Afaritara joateko aurrez izena eman beharko da Nerea Esku Lanak dendan edota 943 812862 telefono zenbakian.