Jokin Uranga Hendaiako finalaurrekoan izango da igandean

Uztarria 2005ko aza. 4a, 11:11

Bertso saioa Hendaiako D. Ugarte (Beltzenia) pilotalekuan izango da 17:00etan

Urangak Amaia Agirre, Fredi Paia, Jesus Mari Irazu, Jon Martin eta Unai Iturriagarekin batera kantatuko du

Bertsolari Txapelketa Nagusiako sei finalaurrekoetako lehengo saioa igandean, azaroaren 6an, izango da Hendaian. Bertan, D. Ugarte (Beltzenia) pilotalekuan 17:00etan Jokin Uranga bertsolari azpeitiarrak, Amaia Agirre, Fredi Paia, Jesus Mari Irazu, Jon Martin eta Unai Iturriagarekin batera kantatuko du.

Urangaren finalaurreko bigarren saioa, finalaurrekoetako azkena, Donostiako Atano III.a pilotalekuan izango da abenduaren 4an, 17:00etan. Urangak bigarren bueltan Aitor Sarriegi, Arkaitz Goikoetxea, Ekaitz Goikoetxea, Igor Elortza eta Unai Iturriagarekin batera kantutako du.

Jokin Urangak Uztaritzen izandako Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa saioan 676,5 puntu lortu zituen, eta puntu horiei esker aurrera egin zuen, finalaurrekoetara.