Herriko hauteskundeen emaitzak uztarria.com-en

Uztarria 2005ko aza. 3a, 22:11

Azpeitian 1977. urtetik izan diren bozketa guztien emaitzak daude orrialde berrian

uztarria.com-en aurten hainbat gauza berri sartu ditugu

Uztarria.com Azpeitia atala indartzen ari da eta hori dela eta, Azpeitian 1977. urteaz geroztik izan diren hauteskunde guztien emaitzak erakusten dituen orrialdea gehitu dio atal horri. Datu hauek aurki daitezke:

  • Emaitzak boto kopuruaren arabera. Hauteskunde bakoitzean izan den boto kopurua, abstentzioa eta alderdi bakoitzak jaso dituen botoak.
  • Emaitzak ehunekotan. Aurreko orrialdeko botoen zenbatekoa, ehunekotan, baleko botoak kontuan hartuz gero.
  • Erreferendumak. Hauteskundeez gain, erreferendum batzuk ere izan dira urteotan. Herriko emaitzak, hemen, boto kopuruan eta ehunekotan.

Taulak, gainera, formatu ezberdinetan daude:

  • Datu guztiak pdf formatuan (pdf, 235Kb) Modu egokian inprimatzeko eta paperean lan egiteko.
  • Datu guztiak OpenOffice formatuan (sxc, 27Kb) Kalkuluak egiteko Software Libreko kalkulu programarik erabilienean.
  • Datu guztiak Excel-en (xls, 80Kb) Microsoften kalkulu programa.

Aurten gauzatutakoak

Aurten, 2005eko plana jarraituz, uztarria.com-en hainbat kontu gauzatu ditugu:
- Herriari buruzko zenbait datu: historikoak, biztanleria, auzoak...
- Intereseko telefono zenbakiak, autobus ordutegiak, leku publikoen ordutegiak, farmaziak.
- Azpeitia inguruko argazki panoramikak.
- Azpeitiko talde gehiagori buruzko informazioa.
- Herriko liburu gehiago jarri ditugu.
- Herriko euskarari buruzko artikuluak.
- Azpeitiari buruzko artikuluak: Uztarria herri aldizkarian ageri diren Imanol Eliasenak eta aldizkariko Garai bateko Azpeitia atalekoak.
- Blog komunitatea.
- Di-da atala (blogen atalaren barruan).
- Eta orain, hauteskundeetako Azpeitiko emaitzak; 1977tik gaur artekoak.

Hobetzen segitzeko asmoa

Uztarria.com-ek hobetzen segitu nahi du, herriari buruzko hainbat gauza sartuz (liburu gehiago, datuak, artikuluak, turismo informazioa...). Hori dela eta, batik bat artxibo lana egiteko laguntza eskatua diogu Azpeitiko Udalari, lan handia eskatuko duelako horrek, eta dedikazio berezia. Urtebeteko lana litzateke, egunero egun erdikoa. Ez dugu erantzunik.