Ostiralean hasiko da IV. Kulturaldia

Urola Kostako Hitza 2005ko urr. 20a, 12:10
Xukan taldearen emanaldia larunbatean, urriak 22an izango da, Betharrametan.

Kulturaldiaren baitako ekitaldiak herriko taldeek elkarlanean egindakoak dira, "berriak eta originalak" (Urola Kostako Hitza)

Uztarria Kultur Koordinadorak IV. Kulturaldia antolatu du, eta bihar, ostirala, urriak 21, izango da lehen ekitaldia. Kulturaldiak, antolatzen hasi zenetik, "herriko kultur sorkuntza areagotzea, berpiztea eta indartzea" du asmoa.

Aurten ere, "ekitaldi berri eta originalak" antolatzen saiatu da Kultur Koordinadora. "IV. Kulturaldian herriko taldeak elkarlanean egindako ekitaldiak eta emanaldiak ikus-entzuteko aukera edukiko dugu. Hori da hain justu Kulturaldia: kultura parte-hartzailea, herritarra eta sortzailea", diote Uztarriakoek.

Uztarria Kulturaldia antolatzen hasi zenean, herrian formato txikiko ekitaldiak antolatzeko eta egiteko azpiegituraren gabeziaz kexu agertu zen, horregatik urtez urte Kulturaldiaren barruan antolatu izan diren ekitaldi gehienak kalean egin izan dira. "Oraindik ere herrian ez dugu modu honetako ekitaldiak antolatzeko azpiegitura egokirik; horregatik, ekitaldi gehienak oraingoan ere kalean egingo ditugu", diote antolatzaileek.

IV. Kulturaldiko egitaraua

Urriak 21 ostirala, 22:30ean. Kitarrista taldea eta loxintxa lehiaketako sari banaketa, udaletxe azpian.

Urriak 22 larunbata, 22:30ean. Xukan taldearen Iturrian zer dago, Betharrametako lokalean.

Urriak 23 igandea, 19:30ean. Literatuzta eta Juan Joxe Agirreren argazkiak, udaletxe azpian.

Urriak 28 ostirala, 22:30ean. BeƱat Lizaso eta Haritz Etxeberria Ministro bertsolariak, eta Haritz Unanue, Aitor Bengoetxea Ondarru eta Ekaitz Garmendia musikariak, udaletxe azpian.

Azaroak 4 ostirala, 22:30ean. Antton & eta talde sorpresa, udaletxe azpian.

Azaroak 6 igandea, 19:00etan. Euskal laburmetraien emanaldia, Gaztetxean.