Kirol instalazio berriak urriak 12an inauguratuko dituzte

Uztarria 2005ko ira. 30a, 16:09

Eskolarteko lagunarteko partidak jokatuko dira futbol zelai berrian 11:00etatik 12:00etara

Ondoren, 12:00etan, inaugurazio ofiziala egingo dute

Garmendipeko kirol instalazioen inaugurazio ekitaldia datorren asteazkenean, urriak 12an, izango da. 11:00etatik 12:00etara eskolarteko lagunarteko partidak jokatuko dira futbol zelaian.

Tenis eta padeleko pistetan ere partiduak izango dira, oraindik nork jokatuko dituen baieztu ez bada ere. Ondoren, 12:00etan inaugurazio ofiziala izango da, zinta mozketa eta partidu ofiziala; Lagun Onakeko neskak jokatuko dute.