Kilometroak 2005era joateko autobusak antolatu dira

Uztarria 2005ko ira. 27a, 16:09

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Orkatz Kultur Elkarteak antolatu dituzte autobusak

Kilometroak 2005, Leintz bailaran ospatuko da datorren igandean (urriak 2). Hori dela eta, Orkatz Kultur Elkarteak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusak antolatu dituzte Azpeititik hara joan ahal izateko.

Orkatzek antolatutako autobusak Etxe-Zuri aurretik irtengo dira 9:00etan. Itzulera ordua 21:00etan izango da. Bidaiak 8 euro balio ditu.

Ikasberritik antolatutako autobusak 9:00etan irtengo dira anbulategi aurretik eta itzulera ordua 19:00etan izango da. Ikastolako ikasle direnek 3 euro ordaindu beharko dituzte, eta ikasle ez direnek berriz, 6 euro.