Etxe batean lapurreta egin dute

Urola Kostako Hitza 2005ko ira. 8a, 12:09

Larunbatean (irailak 3), Julian Elorza hiribideko etxebizitza batean lapurreta egin zuten (www.urola-kostakohitza.info)

Etxeko jabeak kanpoan ziren bitartean sartu ziren lapurrak, eta bertan aurkitutako "guztia" eraman zuten, hango bizilagunen arabera. 15:00ak aldera egin zuten lapurreta. Ateko sarraila irekitzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu, eta atea indarrez zabaldu zuten. Iaz ere, herriko auzo horretan eta inguruetako etxebizitzetan lapurretak egin zituzten.