Mugikortasun Astea izango da hilaren 17tik 22ra bitartean

Urola Kostako Hitza 2005ko ira. 8a, 12:09

Agenda 21ek, Udaleko beste hainbat sailekin batera,herrian "autoan zentzuz erabiltzea" bultzatuko du (www.urola-kostakohitza.info)

Udaleko hainbat sailek (Ingurumena, Gizartekintza, Gazteria eta Kirola) elkarlanean eta Agenda 21en baitan antolatuta, Mugikortasun Iraunkorraren Astea egingo dute hilaren 16tik 22ra bitartean. Lanera beste era batera edota Lanera nere kotxerik gabe lelopean egingo dute. Autoaren "zentzuzko erabilera" bultzatu nahi dute antolatzaileek: "Aurten Europatik jarritako leloa kontuan hartuta egingo dugu Mugikortasun Iraunkorraren Astea. Baina aurreko bi urteetan ere, lanera joateko autoaren zentzuzko erabilera bultzatuz oinarritu zen komunikazio-kanpaina, Azpeitian. Aurten ere, beste behin, kanpaina errepikatu egingo dugu, eta iaz egin zen bezalaxe, herriko karrera eta tailer guztietan, lanera elkarrekin autoan joatera gonbidatzen duten kartelak jarriko ditugu".

Mugikortasun Iraunkorraren Asteko komunikazio-kanpaina IHOBE-tik bidalitako materialarekin osatuko dute, eta industriguneetan, lanera elkarrekin autoan joatera animatzen duten autorako eguzkitakoak banatuko dituzte antolatzaileek. Hilaren 21ean, Sindikatu Zaharrean izango den trafiko istripuen inguruko hitzaldia ikastetxeetara zabaltzea ere proposatu dute Agenda 21eko arduradunek. Ikastetxeek hala nahiko balute, DYAkoek eta trafiko istripuen eragina izan duten pertsonen elkarteko kide batek hitzaldia emango lukete ikastetxeetan.

Mugikortasun Asteako egitaraua

Irailak 17, larunbata:

09:30. Mendi irteera. izarraitz magaleko baserrietako bira. igerilekutik irtenda. 13:00ak arte izango da. Izena, Txiki Txoko eta Iturritxiki ludotekatan edota Zapo Txokon eman daiteke. Gazteria sailarekin batera antolatua.

16:30. Bide hezkuntzako bi zirkuitu, bata haurrentzat eta bestea helduentzat. Plazan. 19:00ak arte. Gazteria sailarekin elkarlanean antolatuta.

Irailak 18, igandea

12:00. Correcaminos izeneko jolas parkea, munduan zehar bildutako egurrezko jolasen bilduma. Plazan. 14:00ak arte. Gazteria sailarekin elkarlanean antolatuta.

18:30. Ingurumenua antzezlana, plazan. Gazteria sailarekin elkarlanenan antolatuta.

Irailak 20, asteazkena

15:30. Hitzaldia. Gaia: Oinez ibiltzeak osasunerako dakarzkien onurak. Sindikatu Zaharrean. Gizartekintza sailarekin elkarlanean antolatuta.

16:30. Ludoteka eta Zapo Txokotik bizikleta irteera Aratz-errekara. Izena, Txiki Txoko eta Iturritxiki ludotekatan edota Zapo Txokon eman daiteke. Gazteria sailarekin batera antolatuta.

Irailak 21, asteazkena

15:30. Hitzaldia. Gaia: Trafiko istripuen eragina. Sindikatu Zaharrean. Gizartekintzarekin elkarlanean antolatuta.

16:30. Patinaje ikastaroa, plazan. Izena, Txiki Txoko eta Iturritxiki ludotekaten edota Zapo Txokon eman daiteke. Gazteria sailarekin batera antolatuta.

Irailak 22, osteguna

16:00. Mugikortasunari buruzko karpa informatiboa, plazan. Gazteentzat, berriz, Tribial jolasa egongo da mugikortasun gaiari egokitita. gazteria sailarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia da.