Abuztuko lehen bi asteetan igerileku estalia itxita egongo da

uztarria 2005ko uzt. 27a, 14:07

Bitarte horretan garbiketa eta mantenu lanak egingo dituzte

Azken bi asteetan, berriz, goizez irekiko dute

Uztailaren 30etik abuztuaren 16a arte itxita egongo da igerileku estalia. Tarte hori garbiketa eta mantenu lanak egiteko aprobetxatuko dute.

Abuztuaren 16tik hila bukatu arte berriz, goizetan bakarrik zabalduko da igerilekua, 09:00etatik 13:00etara.

Kanpokoa zabalik egongo da abuztu osoan zehar, 11:00etatik 20:00etara.