Gaur jokatuko dute Azpeitiko VI. Erremonte Txapelketako finala

Urola Kostako Hitza 2005ko uzt. 1a, 12:07

Agirresarobe-Jon eta Aizpurua II.a-Urko ariko dira txapelaren bila

Ondoren, Ezkurra-Urrutia Zeberio II.a-Eizagirreren aurkako partida jokatuko da (www.urola-kostakohitza.info)

Azpeitiko VI. Erremonte Txapelketako finala gaur jokatuko da Izarraitz pilotalekuan, 22:30ean. Agirresarobe-Jon eta Aizpurua II.-Urko bikoteen artean dago lehiaketako irabazleen txapela.

Jon-Agirresarobe bikoteak A taldean jokatu du, eta txapelketako partida guztiak irabazita heldu da finalera. Kanporaketak, gainera, alde dexentez irabazi dituzte bi erremontistek. B taldean jokatu duen Aizpurua II.a-Urko bikotea, aldiz, kanporaketako partida bat galduta heldu da: 37-40 galdu zuten Matxin III.a-Gazteluren aurka. Finalerdietan, ordea, 40-33 irabazi zieten Zalakain-Badiolari bikoteari.

Bigarren partida

Azpeitiko VI. Erremonte Txapelketaren finalaren ostean, bigarren partida ere jokatuko da gaur. Ezkurra-Urrutia Zeberio II.a-Eizagirreren aurka ariko dira, 40 tantotara.