Maider Egiguren Coruñako kartzelara aldatu dute

Uztarria 2005ko eka. 30a, 12:06

Lehen baino urrutiago dago orain, Euska Herritik 665 kilometrora

Zapatuan aldatu zuten kartzelaz

Maider Egiguren preso azpeitiarra kartzelaz aldatu zuten larunbatean. Lehen Alcala-Mecon (Espainian) zegoen Euskal Herritik 460 kilometrora; orain Coruñara (Galizia) aldatu dute eta 665 kilometrora dago. Beraz, gehiago urrutiratu dute.

Egiguren 2003ko abenduaren 19an atxilotu zuten, Arrasaten. Kalez jantzitako zortzi polizia inguratu eta "oso modu bortitzean" atxilotu zuten, azpeitiarrak anaiari kontatu zioenez. Soto del Real kartzelan (Espainia) giltzaperatu zuten hasieran, baina handik ia astebetera Alcala-Mecoko emakumeen kartzelara eraman zuten, eta han eduki dute larunbatera arte.

Maiderren familiakoek Alcala-Mecora bisita egin ondoren, istripua izan zuten 2004ko otsailean. Autoan hiru senide zihoazen eta ez zuten zauri larririk izan.

Azpeitiko herrian beste hamar lagun daude preso, deportatuta edo ihes eginda:

  • Juan Carlos Arruti Paterra (Puerto Santa Mariako Puerto I-eko kartzelan, 1.100 kilometrora. Espainia).
  • Joxin Arruti (El Dueson, 200 km-ra. Espainia).
  • Joseba Segurola Xegu (Villafranchen, kotxez bederatzi ordura. Frantzia).
  • Xabier Etxeberria Txapi (Mureten, 349 km-ra. Frantzia).
  • Jabi Agirre (Moulins-Yzeure, 710km. Frantzia).
  • Gotzon Aranburu (Villenan, 760 km-ra. Herrialde Katalanak).
  • Juan Manuel Bereziartua Pakea eta Maria Angeles Artola (Venezuelan) eta Etxarte (Kuban), erbesteraturik bizi dira.
  • Eta Iker Iparragirrek ihes egin zuenetik (aurtengo otsailean), ez dago haren berririk.