Txosnak direla-eta

Uztarria 2005ko eka. 23a, 13:06

Gaur, osteguna, Txosna Batzordearen lehen bilera egingo da: 20:00etan, Sindikatu Zaharrean

Txosnak jarri nahi dituztenek eskaria egin behar dute udaletxean; azken eguna uztailaren 10a

Txosna Batzordearen lehen bilera egingo da gaur, osteguna, 20:00etan, Sindikatu Zaharrean. Saninazioetan txosna jarri nahi duten talde guztietako ordezkariak azaltzea "ezinbestekoa" dela esan dute deialdia egin dutenek. Batzorde horrek gutxien-gutxienekoak lotuko ditu. Besteak beste: kontzertuak antolatu eta hauei harrera lanak egiteko ardurak banatu, musika ekipoak lotu, txosnetako instalazio elektrikoa eta festa egunetan egon daitezkeen arazoei erantzuteko txandak antolatu.

Udala

Azpeitiko Udaleko Festa batzordeak saninazioetan txosna jarri nahi duten taldeek udaletxean eskaria egiteko epea ireki du. Izena emateko azken eguna uztailaren 10a izango da.