Arantzazura erromesaldia antolatu dute

Uztarria 2005ko eka. 22a, 12:06

Uztailak 3, igandean abiatuko dira

Autobusak egongo dira eta izena Agirre eta Belaetxe dendetan eman daitezke, ekainaren 30a baino lehen

Urtero bezala, aurten ere Azpeititik Arantzazura erromesaldia antolatu dute herritarrek. Uztailaren 3an joango dira, 09:00etan plazatik irtenda. Han eguna pasatu eta arratsalde erdialdera itzuliko dira.

Hara joateko autobusak antolatu dituzte, eta izena ekainaren 30a baino lehen eman beharko da, Agirre edo Belaetxe dendetan.