Lan Mobel Iraurgi Saskibaloi Taldea EBA Ligara igoko da

Uztarria.eus 2005ko eka. 21a, 21:06

Hilaren 30a baino lehen eman behar zuen erantzuna

"Negoziazioek bere fruitua eman" eta behar zuten dirua lortu dute

Datorren denboraldia EBA Ligan jokatuko du Lan Mobel Iraurgi Saskibaloi taldeak. 120.000 euro behar zituzten eta "negoziazioek beren fruitua" eman dutenez mailaz igoko da taldea. Hilaren 30a baino lehen jakinarazi behar zuen igoko zen edo ez.

Gaur jakinarazi dute saskibaloi taldearen webgunean mailaz igoko direla.