Juanito Bikendiri azken agurra eman zioten igandean

Uztarria 2005ko eka. 20a, 14:06

Zapatuan hil zen eta atzo egin zen hileta elizkizuna

Bikendi, antzerkian ibili izan da gazte-gaztetatik

Uztarriaren aldizkarian elkarrizketa egin zitzaion 2002an

Juanito Bikendi hil zen asteburuan, 84 urte zituela. Atzo eguerdian (ekainak 19) izan zen hileta elizkizuna.

Bikendi eskola garaietan hasi zen antzerkian, 8 urte zituela. Oargin geroxeago eta Antxieta Antzerki Taldean ere aritu zen. Kontu-kontalari bikaina zen; antzerkiak zerikusia izan zuen horretan, uztarria aldizkarian esan zuenez.