Datorren larunbatean, ikasturte amaierako festa Ikasberri Azpeitiko Ikastolan

Ikasberri Azpeitiko Ikastola 2005ko eka. 16a, 18:06

Aurten ikastolako 10. ikasle promozioak amaitzen ditu bere ikastolako ikasketak

Besteak beste, Hazparneko ikastolako guraso talde baten “Jostagailuak” antzerkia ikusi ahal izango da bertan

Datorren larunbatean, ikasturte amaierako jaia ospatuko da Ikasberri Azpeitiko Ikastolan. Aurten ikasketak amaiatzen dituztenak ikasleen 10. promozioa dira. Goizeko 11:00etatik aurrera, jolas, jaialdi-ikuskizuna, erakusketa, tailerrak, tortila lehiaketa eta euskal kirolak izango dira. Eta tartean Hazparneko Ezkia ikastolako gurasoek prestatutako “Jostagailuak” antzezlana ere bai. Goizeko 11:15ean hasiko da gaztetxoentzat pentsatutako antzerki hori.

Egun osoan, ikasleek urtean zehar egindako lanen erakusketa eta argazki proiekzioa ere izango ditugu.

Lehen zati honen amaieran guztion arteko bazkaria izango dugu ikastolako kiroldegian. Eta arratsaldean ikastolako ikasleen antzerki emanaldia egongo da aurrena, eta gero esku pilota txapelketaren finalak, 17:00etatik aurrera. Arratsalde osoan txikientzat puzgarriak izango dira atarian, eta baita margoketa tailerrak ere.

Egitaraua

  • 11:00etan, Ongietorria - Bertsoak balkoitik.

Tortilla lehiaketaren hasiera (ekarri beharreko bakarra: zartagina eta tresnak. Sua ez).

  • 11:10ean, antzerkia - Hazparneko ikastolako gurasoek “Jostagailuak” antzezlana eskainiko digute (LHko ikasle eta gurasoentzat)
  • 11:45ean, jaialdia. Haur ikastola
    HH
    LH- 3, 4, 5
    Orla banaketa
    Pello Epelderi omenaldia (Kirol Elkarteko lehendakaria)
    DBH-1

Jolasak. Atarian DBH-1, 2, 3, 4koentzat jolasak, frogak... pistekin loturikoak

Tailerrak. HH, LH-1,2

  • 13:00etan, Jokoak. LH-1,2koentzat
    LH-3, 4, 5 eta 6koentzat

Tortilla dastaketa: epaileak batxilergoko ikasleak izango dira.

  • 14:00etan, bazkaria (paella berezia, txahal biribila txipsekin eta ijito besoa. Helduak 10 € Ikasleak 4 €).

Bazkal ondoren nekazalturismoan asteburuko egonaldia zozketatuko dugu familia batentzat (horretarako bazkariko txartela gorde beharko da).

  • 16:00etan, antzerkia Ikastolako ikasleen prestatuta (1. solairuko psikomotrizitate gelan).
  • 17:00etan, pilota txapelketako finalak.
  • 16:00etatik aurrera puzgarriak egongo dira (atarian), eta egunean zehar ikasle eta gurasoek urtean zehar egindako eskulanen erakusketa ikusteko aukera izango da (1. solairuko biltokian).