Azpeitiaz Herri Irratian, 'Herriz herri' saioan

Uztarria 2005ko eka. 10a, 15:06

Larunbatean izango da, 9:30-11:00ak bitartean

Alkatearekin, Uztarriarekin, herritarrekin, Ikasberrikoekin, enpresariekin, Kontxita Etxeberria lekaimearekin... hitz egingo dute

Herri Irratiko Herriz herri saioak hamasei urte daramatza herrietako informazioa emanez, irratsaio berezietan. Azpeitiaz aritu izan dira, eta bihar (zapatua), berriro, 9:30-11:00ak bitartean. Alberto Gorritiberea kazetariak landuko eta gidatuko du.

Julian Eizmendi alkateari elkarrizketa egingo dio, alkateak azpeitiarrek inkesta bidez egingo dizkioten galderak eta planteatuko dizkioten gaiak erantzungo ditu, Uztarria Kultur Koordinadorako bi ordezkarik ere hitz egingo dute (biharko ohorezko bazkideen ekitaldiaz eta Uztarriak atera ohi dituen liburuez), Jon Arratibelek eta Josu Arangurenek daukaten Imara ingeniaritza enpresaz hitz egingo dute, Kontxita Etxeberria lekaimea ere mintzatuko da (38 urte daramatza Bolivian), Ikasberri Azpeitiko Ikastolako Arantxa Bidezabal ere bai (ekintzaileak gaia hartuta)...