50 lan aurkeztu dira Antzerki Topaketetako kartelen lehiaketara

Uztarria 2005ko eka. 8a, 15:06

Ikuslegoaren Saria emateko, aurkeztu diren kartelekin erakusketa jarriko du Udalak

Udaletxeko beheko solairuan egongo dira ikusgai

Euskadiko XXIII. Antzerki Topaketen kartel lehiaketan 50 bat lan aurkeztu dira, Udalaren esanetan. Horien artetik erabakiko da aurtengo kartel nagusia.

Ikuslegoak ere izango du iritzia emateko aukera; kartel guztiak Udaletxearen beheko solairuan jarriko dira ikusgai eta gerturatutakoek emandako iritzien bidez Ikuslegoaren Saria erabakiko da.

Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00ak bitartean, eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara zabalduko da erakusketa, ekainaren 15etik 30era. Arte eta Diseinu Zentrokoen laguntza izango du Udalak erakusketa antolatzeko.